Bilboko banku batean lapurreta egin duen gizon baten bila ari da Ertzaintza

Bankoa-Abanca bankuak Indautxu auzoan duen bulegoan egin du lapurreta. Auto batera igo da ihes egiteko, eta gero ehun euro eman dizkio gidariari.

Bankoa AbancaK Bilboko Indautsu auzoan duen bulegoa. BERRIA
Bankoa AbancaK Bilboko Indautsu auzoan duen bulegoa. BERRIA
Imanol Magro Eizmendi.
2024ko apirilaren 17a
10:45
Entzun

Ertzaintzak eta Bilboko Udaltzaingoak bilaketa operazio zabala antolatu dute gaur goizean Bilboko Indautxu auzoko banku batean lapurtu duen gizona aurkitzeko. Lapurreta goizeko 08:30etan izan da, Bancoa-Abanca bankuak Areiltza Doktorearen kalean duen bulegoan. Bulegoa ireki aurretik jazo da gertakaria. Lapurra pistola batekin sartu eta ordu laurdenez atxiki ditu langileak. Dena oso bizkor gertatu da eta alboko denda eta tabrenetako langileek esan dute ez direla konturatu.

Euskadi Irratiak jakinarazi duenez, bere ihesean lapurra auto batera igo da eta Basurtura eramatera behartu du. Autoa utzi duenean ehun euro eman dizkio gidariari. Poliziak lapurrak zeraman berokia aurkitu du Basurtuko ospitaleko komunetako batean.

Banku bulegotik Basurturako bidean Bilboko autobus geltokia dago, eta goizeko lehen orduan ertzainek hainbat autobus arakatu dituzte lapurraren bila. Ordu erdi inguru iraun duen dispositibo bat izan da eta hainbat ibilgailu arakatu dituzte. Poliziak oraindik ez du lapurra aurkitu eta ikerketak zabalik jarraizten du eguerdian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.