Ertzaintza gizonezko baten heriotza ikertzen ari da, Donostian

Konortea erdi galduta topatu dute gizonezkoa, gaueko ordu txikietan, Donostia eta Pasaia artean. Autopsia egingo diote.

Donostia ospitalea, artxiboko irudian. JON URBE / FOKU
Donostia ospitalea, artxiboko irudian. JON URBE / FOKU
Kerman Garralda
2025eko martxoaren 8a
16:15
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ertzaintzak ohar baten bidez jakinarazi du gizon baten heriotza argitzeko ikerketa abiatu duela. Gizonezko hori 02:00etan topatu dute, konortea erdi galduta, Donostiako Bidebieta auzoan, eta Donostia Ospitalera eraman dute; han hil da.

Herritar batek topatu du gizona, Donostia eta Trintxerpe artean eraikitzen ari diren supermerkatu baten lanen inguruan. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gizonezkoak kordea erdi galdurik zuen, eta osasun zerbitzuek Donostia Ospitalera eraman dute. Handik ordu batzuetara hil da.

Autopsiaren emaitzen esperoan daude ikerketarekin segitu ahal izateko. Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundean aztertuko dute gorpua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!