Txarretsi egin dute Ertzaintza Lasarte-Orian antifaxistei oldartu izana

'Lasarte-Oria antifaxista' lelopean protestara deitu zutenak pozik agertu dira herritarren erantzunarekin. «Ohorea eta beharrizana da antifaxista izatea», adierazi dutenez.

Ertzain batzuk, Voxen ekitaldia zaintzen, joan den astean, Lasarte-Orian. JUAN HERRERO / EFE
Ertzain batzuk, Voxen ekitaldia zaintzen, joan den astean, Lasarte-Orian. JUAN HERRERO / EFE
gotzon hermosilla
2025eko azaroaren 14a
19:30
Entzun 00:00:00 00:00:00

Voxen ekitaldiaren kontra Lasarte-Oria antifaxista lelopean egindako protestaren antolatzaileak pozik agertu dira gaur herritarrek emandako erantzunarekin, baina Ertzaintzaren jarrera txarretsi dute: azaldu dutenez, ertzainak «modu itsu eta basatian» oldartu ziren Lasarte-Orian (Gipuzkoa) bildutako herritarren kontra, «protestan izan ala ez», eta, horren ondorioz, herritar bati aldaka apurtu zioten eta gutxienez beste bi zaurituak izan ziren borra kolpeak zirela eta. «Berriro ere, argi gelditu zen nor dagoen Poliziaren babespean eta nor Poliziaren jomugan».

Protestaren deitzaileek berretsi dute faxismoa goraldian den honetan «ohorea eta beharrizana» dela antifaxista izatea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!