Ertzaintza Barakaldoko (Bizkaia) bere etxean hilda agertu den emakume baten heriotza ikertzen ari da. Poliziak azaldu duenez, 11:30 aldera, hildakoaren senideek jakinarazi diete konorterik gabe topatu dutela 50 urte inguruko emakumea, eta, antza denez, etxean bertan hil dela.
Etxera joandako larrialdi zerbitzuek heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin. Indarkeriaz hildakoen kasuetan adituak diren agenteak mobilizatu ditu Ertzaintzak.