21 urteko emakume batek salatu zuen sexu eraso bat egin ziotela igande goizaldean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, emakumeak zehaztu zuen erasotzailea haren ezagun bat izan zela eta auto batean egin ziola eraso. Ertzaintzak 38 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo goizean, sexu eraso hori egitea egotzita. Atxilotua epailearen esku utzi dute. Emakumea ospitalean artatu zuten.
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du, emakume bati Donostian sexu eraso bat egitea egotzita
Emakumeak salatu zuen erasotzailea haren ezagun bat izan zela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu