Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Getxon, kiroldegiko aldageletan erabiltzaileak grabatzea egotzita

Gizonak 47 urte ditu, eta intimitatearen aurkako delitua egotzi diote. Aske utzi dute, oraingoz.

Ertzaintzaren hiru auto, eta atzean, ertzainak, artxiboko irudi batean. MIKEL MARTINEZ DE TRESPUENTES / FOKU
Ertzaintzaren hiru auto, eta atzean, ertzainak, artxiboko irudi batean. MIKEL MARTINEZ DE TRESPUENTES / FOKU
Beñat Mujika Telleria.
2026ko ekainaren 12a
19:32
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ertzaintzak jakinarazi duenez, 47 urteko gizon bat atxilotu dute, iragan maiatzean Getxoko kiroldegiko aldageletan sakelakoarekin bideoak grabatzea egotzita. Atzo atxilotu zuten gizona, intimitatearen aurkako delitua egotzita, eta sakelakoa kendu diote. Oraingoz, aske utzi dute, epailearen deiaren zain.

Segurtasun Sailak adierazi duenez, kiroldegiko erabiltzaile batek ipini zuen salaketa. Erabiltzaile hori kiroldegiko banakako dutxa batean zegoen 11 urteko bere alabarekin batera, eta ohartu zen sakelako batekin grabatzen ari zitzaizkiela.

Erabiltzaile horren arabera, sakelakoa alboko banakako dutxan zegoen gizon batena zen, eta, ohartzerakoan, presaka egin zuen ihes. Salatzaileak azaldu duenez, indar egin zuen gizonaren aurka, baina gizonak hockeyko makila batekin jo zuen besoan, eta ihes egitea lortu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarak badu egunkari bat, euskaltzaleon babesa ezinbestekoa duena. BABESTU EZAZU ZUK ERE