Getxon Ertzaintzaren aurkako eraso bat izan dela jakinarazi du Segurtasun Sailak

Ertzaintzaren bereizgarririk gabeko patruila bati irainka hasi dira gazte batzuk goizaldean, eta zenbait objektu jaurti dizkiote, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera.

Ertzaintza Bilboko kaleetan, artxiboko argazki batean. ARITZ LOIOLA / FOKU
Ertzaintza Bilboko kaleetan, artxiboko argazki batean. ARITZ LOIOLA / FOKU
xabier martin
2026ko abuztuaren 29a
18:40
Entzun 00:00:00 00:00:00

Zenbait gazte ertzain batzuei irainka hasi dira, eta zenbait objektu jaurti dizkiete, 05:30 aldera, Getxon (Bizkaia), ohartu direnean Poliziaren bereizgarririk gabeko auto bat Ertzaintzarena zela. Hala adierazi du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak. Iturri berak zehaztu du Ertzaintzaren patruila bat kalez jantzita zebilela ordu horretan, eta zenbait gazte ohartu egin direla poliziak zirela. «'Zipaioak', 'putakumeak' eta beste irain batzuk» oihukatu dituzte gazteek, Segurtasun Sailaren oharraren arabera, eta autora objektuak bota.

Segurtasun Sailak ertzainen aurkako erasoa gaitzetsi du, eta eraso hori jasan duten poliziei elkartasuna adierazi. Ertzaintzak berak ikerketa bat abiarazi du, «irainka eta objektuak botatzen» aritu direnak nor diren argitzeko. Ertzainek «herritarren segurtasuna bermatzeko» lan egiten dutela esan du Segurtasun Sailak, eta Getxon gertatutakoa «bizikidetzaren eta hura eraikitzeko oinarrien aurkakoa» dela.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA