ESANDAKOAK

2015eko apirilaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
«Egun indarrean dagoen legea zentzugabekeria bat bertzerik ez da; lege horrek abortuaren defentsa ideologikoa egiten du, eta haurdunaldia eteteko aukera emakumearen eskubide absolututzat jotzen du»

Marta Gonzalez PPko diputatua

«PPk emakumeak trukerako erabiltzen ditu, botoak eskuratzeko asmo bakarrarekin. Proposamen honen bidez, men egin dio Elizak eta alderdi barruko sektore atzerakoienek egindako presioari»

Carmen Monton PSOEko diputatua

«16 urterekin heldutzat jotzen da emakume bat sexu harremanak izateko; bai eta ezkontzeko eta ama izateko ere; abortatu nahi badu, ordea, dena konplikatu egiten da. Hipokrisia hutsa da hori»

Onintza Enbeita Amaiurreko diputatua

«25.000 abortuetatik 113 bakarrik izan ziren adingabeek eginak; kasu horietan, gurasoen laguntza izan zuten emakume gehienek; %0,4 bakarrik izan ziren gurasoei abortuaren berri eman ez zietenak»

Joseba Andoni Agirretxea EAJko diputatua

«Alderdi popularreko kideak klasista hutsak dira; argi izan beharko genuke denok emakumeek baino ez dutela beren gorputzari buruz erabakiak hartzeko eskubidea; ez gizonek, ezta Jainkoak ere»

Joan Tarda ERCko diputatua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.