Uztaritze-Errobi eta Urdazuri ibarrak

Eskuinak eraman du Uztaritze-Errobi eta Urdazuri ibarren kantonamendua

Philippe Etxeberria eta Benedicte Luberriaga dira departamendu kontseilari berriak (%55,57), EH Baiko Santiago Capendeguy eta Joana Urbistondoren parean (%44,43) nagusituz.

Philippe Etxeberria eta Benedicte Luberriaga, erdian.
2015eko martxoaren 29a
12:24
Entzun

EH Baik boz emendatze inportanteagoa izan du bigarren itzuli honetan 2704 boz gehiago eginez, eskuinak 2513 irabazi dituelarik.

Azpimarratzekoa da alta parte hartze den mendrena ttipiagoa izan dela, 108 bozkazale gutiago izan baita bigarren itzulian.

Argi da beraz sozialistek eman boz gomendiotik eta hain segur Laborde/Haran-Larre bikotearen bozkazaleen sostengua jin zaiola hein batean EH Bairi eta baita ere menturaz Laduche/Lafitte bikotearenetik. Nahiz azken bi bikote hauetarik ere joan daitezkeen Etxeberria eta Luberriagaren alde.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.