Memoria historikoa

Espainiak argitara atera ditu Mathausengo eta Gusengo kontzentrazio esparruetan hil ziren 63 euskal herritarren datuak

Espainiako Gobernuak II. Mundu Gerrako kontzentrazio esparruetan hil ziren herritarren datuak argitaratu ditu buletin ofizialean. Horien artean daude Bizkaiko 27 herritar, Nafarroako 17, Gipuzkoako 14 eta Arabako bost.

Nafarroako Gobernuaren omenaldia Gurseko kontzentrazio erremuan (Okzitania) egondako nafarrei. NAFARROAKO GOBERNUA
2019ko abuztuaren 9a
16:20
Entzun

Izenak, abizenak, jaioterria eta heriotza data. Espainiako Erregistro Zibil Nagusian bilduta zeuden Mauthausengo eta Gusengo kontzentrazio esparru nazietan hil ziren herritarren zenbait datu. Espainiako Gobernuak gaur argitaratu ditu, buletin ofizialean.

Nazien kontzentrazio esparruetan hildakoen zerrendan Hegoaldeko 63 euskal herritar ageri dira. Horietatik 27 bizkaitarrak dira, 17 nafarrak, 14 gipuzkoarrak eta bost arabarrak.

Zerrandaren argitaratzea zuzendu duen Gutmaro Gomez Bravoren esanetan, litekeena da hainbat abizen edo jaioterri okerrak izatea, "gerrako preso asko beren senideen edo kide politikoen kontrako jazarpenaren beldur zirelako".

Espainiako Estatuak, Mauthausengo eta Gusengo kontzentrazio esparruetan izan ziren herritarren datuak jaso zituenean, eztutatu egin zituen. Francisco Francoren diktadura zen orduan indarrean. Informazio horri baliagarri izan zitekeen biktimen senideentzat, Alemaniari eta Frantziari ordainak eskatzeko. Datuak nahita ezkutatu zituen Francoren diktadurak.

 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.