Espainiako Gobernuko Industria Ministerioak eta Argindar Sareak baztertu egin dute Jara (Bizkaia) eta Castro Urdialesen (Kantabria, Espainia) artean 200 kilovolteko linea bat jartzeko proiektua.
Seo-Birdlife eta Izate ingurumen taldeak egitasmoaren aurka zeuden, eta eurek eman dute erabakiaren berri, Espainiako Gobernuaren eta honen Bizkaiko Ordezkaritzak maiatzaren 13an zabaldu zuten ohar bat iturri bezala aipatuta.
Seo-Birdlifek eta Izatek gustura hartu dute proiektua bertan behera uzteko erabakia. Izan ere, haiek gogoratu dutenez, hegaztiak babesteko eremuan egin nahi zuten linea. "Gure ekarpenak kontuan hartu dituzte, eta hori ez da ohikoa izaten azpiegitura handien kasuetan".