Espainiak bertan behera utzi ditu Nafarroa eta Araba zeharkatzekoak ziren goi tentsioko lineen baimenak

Espainiako Trantsizio Ekologikorako Ministerioak Tausten (Espainia) egitekoak ziren lau parke eolikoren proiektuak artxibatu ditu.

Goi tentsioko linea bat. MARISOL RAMIREZ / FOKU
Goi tentsioko linea bat. MARISOL RAMIREZ / FOKU
Isabel Jaurena.
2025eko abuztuaren 28a
11:40
Entzun 00:00:00 00:00:00

Espainiako Trantsizio Ekologikorako Ministerioak lau parke eolikoren proiektuak artxibatu ditu. Parkeak Tausten (Espainia) egitekoak ziren, baina horien hustuketa azpiegiturak Araban egin gogo zituzten; eta, gainera, linea elektrikoek ia Nafarroa osoa zeharkatzea zen asmoa. Nafarroako Gobernua, lekuan lekuko udalak eta herri mugimenduak proiektu horien kontra agertu izan dira. 

Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean atzo jaso zuten Trantsizio Ekologikorako Ministerioaren erabakia. Hartan zehazten denez, asmoa zen proiektuek barne hartzen zituzten parke eolikoen hustuketa azpiegiturak Burgosen (Espainia) egitea, baina eragina izanen lukete Arabako lau herritan ere: Berantevillan, Armiñonen, Erriberabeitian eta Gasteizen. 

Gainera, proiektu horietatik hiruren kontrako ingurumen txostena ere jaso dute aldizkarian. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.