POLITIKA

Espainiako Auzitegi Nazionalak Larrabetzuko Bizkargi Eguna debekatu du

Bizkargi mendian hildako gudariak omentzen dituzte egun horretan. 2011n ere debekatu zuen Eloy Velasco epaileak.

2013ko maiatzaren 3a
17:24
Entzun

Bihar eta etzi ospatu behar zuten Bizkargi Eguna, baina debekatu egin du Espainiako Auzitegi Nazionalak. Bizkargi mendian egitekoak zituzten ekitaldiak eta Larrabetzun (Bizkaia) egin behar zituztenak debekatu ditu. Horrez gain, Ertzaintzari eskatu dio ospatu ez dezaten beharrezko neurriak hartzeko.

Ez da hildako gudarien omenez urtero egin duten omenaldia debekatzen duten lehen aldia, 2011n ere debekatu baitzuen Auzitegi Nazionalak. "Terrorismoa goratuko" zela argudiatuta.

Bizkargin 1937an eusko gudariek tropa frankistei aurre egin zieten, eta frankismo garaian "askatasuna aldarrikatzeko" ikur bilkatu zen. "Gaur egun oroimena, justizia eta egia aldarrikatzeko topagune" bilakatu dela adierazi dute Bizkargi Egunaren antolatzaileek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.