Espainiako estatitiska institutuak telefonoetako datuak erabiliko ditu

Konpainia nagusiekin akordio bat egin du: haiek bildu eta jasoko dituzte datuak, eta INEri emango dizkiote gero. Lehen ikerketaren helburua da herritarren desplazamenduak aztertzea.

Gizon bat telefonotik hizketan. BERRIA
jokin sagarzazu
2019ko urriaren 29a
17:02
Entzun 00:00:00 00:00:00

INE Espainiako estatistika institutuak sakelako telefonoetako datuak erabiliko ditu bere ikerketetarako. Horretarako, akordio bat egin du telefono zerbitzua eskaintzen duten konpainia nagusiekin —Movistar, Vodafone eta Orange—; haiek bildu eta prozesatuko dituzte datuak, eta gero emango dizkiote INEri.

Datu horiek erabilita, lehen ikerketa bat egingo du estatistika institutuak: telefono erabiltzaileak nondik nora mugitzen diren aztertuko du; azaldu duenez, egunerokoan herritarrek ohikoenak dituzten desplazamenduak ezagutzeko, opor egunetakoak, eta landa eremuetakoak.

Honako egun hauetan jasoko dituzte erabiltzaileen datuak: azaroaren 18tik 21era, azaroaren 24ean, zehaztu ez duten jaiegun batean, abenduaren 25ean, eta 2020ko ekainaren 20an eta abuztuaren 15ean.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA