Espainiako futbol selekzioko kamisetak lapurtu ditu Ernaik

Iruñeko, Bilboko eta Gasteizko hainbat dendatan egin dute ekintza, futbol selekzio horrek Euskal Herriaren erabakitze eskubidea eta burujabetza «ukatzen» dituela argudiatuta.

Ernaiko kide batzuk kamisetak lapurtzen. ERNAI
Ernaiko kide batzuk kamisetak lapurtzen. ERNAI
Iratxe Muxika
2026ko ekainaren 26a
18:21
Entzun 00:00:00 00:00:00

«Gurea Euskal selekzioa! Fuck Spain! EH irabaztera!». Lehendik ere errana zuen halakorik Ernai gazte antolakundeak, baina hitzetatik ekintzetara pasatu dira gaur: Iruñeko, Gasteizko eta Bilboko denda batzuetara sartu, eta Espainiako futbol selekzioko kamisetak lapurtu dituzte. Arrazoia, bat eta bakarra: «Espainiako selekzioak jokatzen duen bakoitzean Euskal Herriaren erabakitze eskubidea eta burujabetza ukatzen direlako».

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Udako kanpainaren barneko ekintza bat izan da gaurkoa, Euskal Herria irabaztera! Faxismoari ez! lelopean egiten ari direna, eta salatu dute Euskal Herrian faxismoa «espainolismo atzerakoiaren forma» hartzen ari dela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA