• Gelak. Pertsona batentzat diren geletan bi pertsona edukitzea eragotzi beharko litzateke. Badaude 21 ordu baino gehiago sei metro koadroko gelan pasatzen dituzten presoak.
• Zigorrak. 14 egun baino gehiagoko inkomunikazio zigorra ez ezartzea, eta ezarriz gero, zigorrak banatuta ezartzea.
• Bisita gelak. Bisita gelak moldatzea, eta haurrentzako egokitzea. Astean gutxienez ordubeteko bisita edukitzea.
• Espetxea. Argi naturala eta berogailua edukitzea. Behar bereziak dituztenek arreta berezia izatea.
• Presoen beharrak. Gela guztiek izan beharko lituzkete lababoa, mahaia eta aulkia, eta lau metro koadro. Komunera joateko aukera ere une oro izatea.