Espainiako Kongresuko eztabaidan, Venezuelako oposizioko kide Leopoldo Lopez aske uztearen aldeko legez besteko proposamena aurkeztu du PPk. "Demokraziak ez du preso politikorik ezta hedabide isilarazirik onartzen", esan du bere hitzaldian PPko diputatu Cayetana Alvarez de Toledok.
Jon Iñarritu Amaiurreko diputatuak erantzun dio. "Estatu honetan, politikari ugari daude preso jarduera politikoagatik". Iñarrituk salatu du "Dena da ETA" argudiopean "soilik jarduera politikoa egin duten politikariak" espetxeratu dituztela Espainiako Estatuan, eta Bateragune auzian zigortutakoak izan ditu gogoan.
.@JonInarritu-ren erantzuna PPri, Espainiako Estatuko preso politikoak aske uzteko eskatuz pic.twitter.com/25leSww8Cy
— Jon Olano (@olano_urkia) April 14, 2015
Arnaldo Otegiren irudia zuen orri bat eskuan, PPri mintzatu zaio: "Beste estatu batzuei ezer eskatu aurretik, egin zuen etxeko lanak, eta askatu Arnaldo Otegi eta haren kideak".