Espainiako Barne Ministroak jakinarazi duenez, atxilotuei ETAko kide "legalak" (fitxatu gabeak) izatea leporatzen die. Igarrizek, Olabarrietak eta Aztiriak joan zen martxoaren 25ean Donostian atxilotutako hiru lagunekin —Poliziaren esanetan ETAko liberatuak— kontaktua zutela uste du poliziak.
Hiruren etxeak miatu dituzte, eta datozen orduetan Madrilera eramatea espero da.
Marta Igarrizek 33 urte ditu, eta izatez Donostiarra da; hangoa da Gorka Aztiria ere, eta 27 urte ditu. Gaizka Olabarrietak, berriz, 25 urte ditu.
Askatasunak jakinarazi duenez, Bilbon beste etxe bat ere miatu du Espainiako Poliziak, baina han bizi den pertsona ez zegoen etxean.
Atxiloketak