Irudia Gasteiz
Espero dute asteazkenean argitzea Gomezen egoera
«Ondo bidean, asteazkenean eraman dezakete ospitale zibil batera [egun Parisko Pitie-Salpetriere erietxeko ziega batean dago], eta, kasurik hoberenean, Baionara ekar dezakete». Hala mintzatu zen atzo larri gaixo den Oier Gomezen aita, euskal presoarekiko elkartasun egunean, Gasteizen —besteak beste, manifestazio jendetsu bat egin zuten—. Gomezi sei hilabeteko bizi itxaropena eman diote. Bihar aztertuko du epaileak haren kasua. Hiru euroagindu eskaera ere baditu. Asteazkenerako espero dute presoaren egoera argitzea.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu