Luis Iruretagoiena, Alaitz Aramendi, Oihan Barandalla eta Ander Mujika joan den larunbatean Frantziako Poliziak Cahorsen atxilotutako ustezko lau etakideak espetxean sartu dituzte, atzo epailearen aurretik igaro ondoren. Iruretagoiena eta Aramendi Fleuryn, Barandalla Nanterren eta Mujika Villepinten.
Askatasunak jakinarazi duenez, delitu larriak egotzi dizkiete lauei: gaizkileen elkarteko kide izatea, helburu terroristekin arma bidezko bahiketa egitea, eta armak, lehergailuak eta agiri faltsuak edukitzea egotzi diete. Bahiketagatk inputatu dituztenez (Orioko familia bat atzemateagatik), bizi arteko espetxe zigorra eska dezakete lau atxilotuen aurka, atzo Jean Claude Marin Parisko fiskal nagusiak iradoki bezala.
Atxiloketak
Espetxeratu dituzte Cahorsen atxilotutako ustezko lau etakideak
Besteak beste, "helburu terroristekin arma bidezko bahiketa" egitea inputatu diete, eta, ondorioz, bizi arteko espetxe zigorra ezar diezaiekete. Alaitz Aramendi eta Luis Iruretagoiena Fleuryra eraman dituzte, Oihan Barandalla Nanterrera eta Ander Mujika Villepintera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu