Espetxeratu egin dute Iruñeko sanferminetan emakume bat bortxatzea egotzita atxilotutako gizon bat

Epaitegiaren irudiko, gizonak ihes egiteko arriskua dago.

Mugimendu feministak Iruñeko sanferminetako eraso matxisten aurka antolatutako elkarretaratzea, igandean. IÑIGO URIZ / FOKU
Mugimendu feministak Iruñeko sanferminetako eraso matxisten aurka antolatutako elkarretaratzea, igandean. IÑIGO URIZ / FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2026ko uztailaren 14a
15:45
Entzun 00:00:00 00:00:00

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak espetxera bidali du Iruñeko sanferminetan emakume bat bortxatzea egotzita atxilotutako gizon bat; emakumea konortea erdi galduta aurkitu zuten. Uste dute gizonak ihes egiteko arriskua dagoela, eta horregatik erabaki dute kartzelan sartzea. Erabakia ez da behin betikoa, eta helegitea jar diezaiokete.

Erasoa hilaren 10ean izan zen, goizaldean. Epaitegiaren arabera, emakumeak dio edan egin zuela eta ez dela gertatutakoaz oroitzen; 04:30 aldera aurkitu zuten, konortea erdi galduta, etxebizitza baten atariko eskaileretan. Gizonak ez du onartu emakumea bortxatu zuenik, eta sexu harremanak borondatezkoak izan zirela dio. Alta, epaileak azaldu du gizonaren adierazpenek ez dutela bat egiten emakumearen egoerarekin.

Ez da aurtengo Iruñeko sanferminetan sexu erasoengatik espetxeratutako lehen gizona. Epaileak behin-behinean eta bermerik gabe espetxera bidali zuen larunbatean emakume bat bortxatzea leporatuta Iruñean atxilotu zuten beste gizon bat. Erasoa larunbatean bertan gertatu zen, goizaldeko 04:45ean, Gaztelugibelean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA