60 urteko gizon baten gorpua aurkitu zuten iragan ostiralean Lezaman (Bizkaia). Haren gorpuak bortizkeria zantzuak zituen. Ertzaintzak 21 urteko mutil bat atxilotu zuen atzo arratsaldean Bilboko Zorrotza auzoan, ustez hark hil zuelako Lezamako gizona. Epaileak espetxeratzeko agindu du.
Hildakoa Barakaldokoa zen (Bizkaia). Bi egun zeramatzan desagertuta, eta Lezamako Ganguren eremuan aurkitu zuten, hilda. Zorrotzan atxilotutako mutilari giza hilketa delitua egotzi diote. Gaur arratsaldean izan da epailearen aurrean, eta epaileak espetxeratzeko agindu du.