Presoak

Espetxeratuen inguruko Nazioarteko Konferentzia egingo da Donostian; euskal presoen izaera politikoa aldarrikatuko dute

Aministaren aldeko mugimenduak antolatuta, preso politikoen inguruko nazioarteko jardunaldiak egingo dira Donostian hilaren 20tik 23ra bitartaen. Elkartasunezko Nazioarteko Konferentzia izena eman diete jardunaldiei, eta euskal presoek XXI. mendean bizi duten egoera aztertuko dute. Nolanahi ere, Konferentziak badu helburu zehatz bat: euskal presoen izaera politikoa eta gatazka konpontzeko prozesuan parte hartu behar dutela aldarrikatzea. Hilaren 23an Donostian egingo den manifestazio nazionalarekin amaituko da Konferentzia.

2004ko maiatzaren 5a
16:00
Entzun
Jon Enparantza abokatukak eta 20 urte espetxean egin dituen Joxean Pagola preso ohiak eman dute Konferentziaren berri. Nabarmendu dutenez, helburu nagusi bat daukate jardunaldiek: euskal presoen izaera politikoa azpimarratzea.

Izan ere, Euskal Herriko gatazka politikoa dela, eta pertsona horiek gatazka horren ondorioz daudela preso agertu dute Enparantzak eta Pagolak, eta, beraz, irtenbideak bilatzeko prozesuan parte-hartzaile eta eragile izan behar dutela.

Horrez gain, nazioartean preso politikoen inguruan dauden esperientziak bildu nahi dituzte Konferentzian, eta horietan oinarritua Euskal Herrian zer egin daitekeen aztertu. Besteak beste, Irlanda, Palestina, Alemania, Frantzia, Suitza, Katalunia, Turkia, Sahara, Kurdistan, Txile, Argentina eta Hego Afrikako jendeak parte hartuko du Konferentzian. Guztiak ere, preso zein gatazka politikoen inguruan egindako lanagatik gonbidatu dituzte. Halaber, presoen senideen elkarteetako kideak izango dira.

23an, manifestazio nazionala

Jardunaldiak Donostiako Miramar jauregian egingo dituzte. 20an ekitaldien aurkezpena egingo dute. 21ean eta 22an, ponentzien agerpenak eta eztabaidak egingo dira, eta, azkenik, 23an, igandez, Konferentzia amaitzeko, manifestazio nazionala egingo due Donostian. Eguerdiko ordubatean hasiko da, eta Presoak kalera, amnistia osoa izango du lelo.

Informazio gehiago hemen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.