Legez kanporatzeak

Estatuko abokatuak aste honetan eskatuko du EHAK eta EAE-ANV legez kanpo uzteko

Espainiako Gobernuak lehengo ostiralean eman zion pauso hori emateko baimena. "Zerbitzu juridikoei ez zaie presarik sartu behar, baina gogor ari gara lanean", adierazi du Bermejo Justizia ministroak.

2008ko urtarrilaren 28a
17:54
Entzun
Mariano Fernandez Bermejo Espainiako Gobernuko Justizia ministroak gaur iragarri duenez, Espainiako Estatuko abokatuak aste honetan egingo du EHAK eta EAE-ANV alderdiak legez kanpo uzteko eskaera. "Beranduenez, hurrengo astearen hasiera-hasieran", esan du Bermejok. Alderdi haiek Batasunarekin hartu-emana dutela dio.

Gobernuak lehengo ostiraleko Ministroen Kontseiluan eman zion estatuko abokatuari pauso hori emateko baimena. "Zerbitzu juridikoei ez zaie presarik sartu behar, baina gogor ari gara lanean", adierazi du Bermejok.

Atutxa auzia dela-eta, Espainiako Justiziarekiko "errespetua" izan behar dela dio ministroak. "Herri honetan asko borrokatu gara jendeak manifestazioa egin dezan, baina hori bezain garrantzitsua da erabaki judizialekiko errespetua izateko borrokatzea". Espainiako Auzitegi Gorenak desobedientzia egin izana egotzita Juan Maria Atutxa, Gorka Knörr eta Kontxi Bilbao zigortu egin berri ditu, 2003an Eusko Legebiltzarreko Mahaiko kide zirela Sozialista Abertzaleak taldea ez desegiteagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.