Estatus politikoen eztabaida irekiko dela ohartarazi du Otegik, Iruñean

Nafarroako Parlamentuan autogobernu lantaldea martxan jarri zen iragan ostiralean, eta, horri begira, EH Bilduk oinarriak eta printzipioak aurkeztu ditu Iruñean.

(ID_13376318) (Jagoba Manterola/@FOKU) 2023-11-24, Iruñea. EH Bilduren Ekitaldia Foru Hobekuntza erreformaren inguruko irizpideak ...
EH Bilduren ekitaldia Iruñean, gaur iluntzean. JAGOBA MANTEROLA / EFE
gurutze izagirre intxauspe
2023ko azaroaren 24a
20:00
Entzun

Nafarroako Parlamentuan autogobernuari buruzko lantaldea eratu berri den honetan eztabaida horretan nola kokatuko den azaltzeko agerraldia egin du EH Bilduk Iruñean. Laura Aznal Nafarroako Parlamentuko EH Bilduren eleduna, Joseba Asiron Iruñeko zinegotzia eta Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia izan ziren hizlari. EAJk Iñigo Urkulluri lehendakarigai ez dela izango zabaldu den egunean ekarri du hizpidera gaia Otegik: «Orain, hiru lurraldeetan eztabaida politikoa lehendakarigaien ingurukoa den honetan, hemen gaude gu Iruñean, Euskal Herriko hiriburu historikoan, Euskal Herria bere luze-zabalean hartzen duen proiektua ordezkatuz».

Esan du Euskal Herriak bere osotasunean behar duela «proiektu bat eta estrategia bat». Auzi nazionalaren eztabaida Euskal Herri osoan dago irekita, eta aurreratu du estatus politikoen eztabaida irekiko dela. «Gauzak asko aldatuko dira datozen garaiotan. Egindako lanak eszenatoki publikoaren zutabeak mugitu ditu. Eta oraindik gehiago mugituko dira datozen hilabeteetan. Baina mugimendu horiek, alderdi bati baino gehiago, Euskal Herriari egin behar diote mesede», ohartarazi duenez.

Anbizioz

Aznalek azaldu du EH Bilduk «anbizioz» helduko diola autogobernuaren eztabaidari, eta oinarri eta printzipioak aurkeztu dituzte. Estatuari dagokionez, aldebikotasun erreala eta eraginkorra bultzatzea proposatu du. Bigarrenik, Euskal Herriko lurraldeen arteko harremanak estutu nahi dituzte,«nafarren borondatearen muga bakarrarekin». Europako Batasunean eta nazioartean, berriz, ahots propioa daukan subjektu politiko gisa aldarrikatu du Nafarroa.

Asironek, berriz, gogora ekarri du LORAFNA duela 41 urte onartu zela, eta Nafarroa asko aldatu dela geroztik. «Gainera, azken egunotan zabaldu den testuinguru berri honek aparteko aukera eskaintzen digu».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.