ETAren oharra

ETA: "Miarritzeko operazioa armategiak zigilatzeko prozesuaren aurkako eraso zuzena da"

ETAk Espainiako eta Frantziako gobernuen jarduna kritikatu du Gara egunkarira bidalitako ohar batean: "Gisa honetako erasoek gatazkaren konponbidean aurrera egitea ezinezko bilakatu nahi dutela erakusten dute".

Frantziako Polizia pasa den astean egindako operazioan. JUAN HERRERO / EFE
2015eko ekainaren 6a
11:04
Entzun

Joan den astean Miarritzen egindako polizia operazioaren inguruko balorazioa egin du ETAk, Gara egunkarira bidalitako ohar batean. Frantziako Poliziak Natalie Chaseriaux eta Enrique Lopez atxilotu zituen, ETAren egitura tekniko-logistikoarekin lotura izatea egotzita. Bada, ETAren arabera, "armategiak zigilatzeko prozesuaren kontrako eraso zuzena da" operazio hori. Salatu du "ETA eta Nazioarteko Egiaztatze Batzordearen artean adostutako eta eragile ugariren babesa jaso duen" prozesuari egin diotela eraso.

ETAren ustez, PPren gobernuak "duen kirisi sakonarekin" dute lotura atxiloketek. "Bere ohiko harrokeriarekin, gerra hizkeraren bidez eta indar militarra erakutsiz ezkutatu nahi du porrot politikoa". Frantziako Gobernua ere kritikatu du, Espainiako Gobernuaren "jarrera muturrenekoarekin lerrokatuta" dagoela leporatuta. ETAren arabera, atxiloketek eta aurrez Nazioarteko Egiaztatze Batzordearen aurka egin direnek erakusten dute bi gobernuek "ezinezko" bilakatu nahi dutela gatazkaren konponbidean aurrera egitea: "Bestela, zer bilatzen dute ETAren armak erabilera operatibotik kanpo uztea helburu duen prozesuari eraso eginda?".

ETAk jakinarazi du "erasoaren" inguruko irakurketa helaraziko diola Nazioartzeko Egiaztatzeko Batzordeari, hark egoera azter dezan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.