ETAren jardun armatuaren amaiera. Bilerak

ETAren amaiera «ospatzeko» ekitaldirik ez du egingo Lopezek

Bilduren ezezkoaren ostean, EAJk esan du ez duela parte hartuko, eta lehendakariak bertan behera uztea erabaki duEAJk dio ez duela merezi «protagonismo goseagatik» zatiketa eragitea

edurne begiristain
Gasteiz
2011ko urriaren 28a
00:00
Entzun
Patxi Lopez lehendakariak ez du bilkurarik antolatuko «ETAren jarduera armatuaren amaiera ospatzeko». Gainontzeko alderdipolitikoen adostasunik ez du lortu, eta, ondorioz, ETAren amaieragatik «poztasuna» azaltzeko bihar antolatzeko asmoa zuen elkarretaratzeak alboratzea erabaki du. Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak jakinarazi duenez, EAJk ez duela parte hartuko esan dio lehendakariari, Bildu ekitaldi horietara ez zela joango jakin ostean. Deialdiak «adostasun nahikorik» ez zuela izango ikusirik, «erantzukizunez» jokatu du lehendakariak, eta bertan behera utzi ditu bilkurak, Aresen hitzetan. PSE, PP, Aralar eta EB egitearen aldekoak ziren.

Aresi ez zaio gustatu EAJk hartu duen jarrera, eta «denbora guztian» Bilduri eta Amaiurri begira egotea leporatu dio. Azaldu duenez, lehendakaria Iñigo Urkullu EAJko presidentearekin bildu zenean, ekitaldi batera deitzeko asmoa agertu zion, eta udaletxeen aurrean bilkurak egitea proposatu zionUrkulluk berak. Aresen esanetan, lehendakariak antolatu nahi zituen elkarretaratzeen helburua «zintzoa» zen, inolako lelorik eta inoren hitzaldirik gabea. «Euskal gizarteak izan behar zuen protagonista bakarra».

EAJk, berriz, ukatu egin duLopezek ekitaldiak bertanbehera uztearen erantzukizuna berea denik. EAJren EBBk oharbatean salatu du «desegokiak» direla eta «errealitatetik urrun» daudela Aresek jeltzaleen aurka egindako adierazpenak. EAJren ustez, euskalerakundeen parte hartzea merezi du aro berriari harrera egiteak, eta ez da komeni «zatiketa eragiteko tentaldietan erortzea, presaka aritzeagatik, protagonismo goseagatik edo norberarentzako onura bilatzeko moduko nahiengatik». Hala ere, EAJk esan du euskal gizarteak «elkarturik, bere aniztasunean eta erarik zabalenean» adierazi behar duela «ETAren amaieragatik sentitzen duen poza».

Bilduk aurretik esana zuen ez zuela parte hartuko ekitaldietan, «oraindik pauso asko emateke daudelako».ETAren urratsa garrantzitsua bada ere egoera oraindik ez dela «idilikoa» esan du Pello Urizarrek, eta lan handia egin beharra dagoela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.