Gara -n gaurko deia jaso ostean, Guardia Zibilak berriro ekin dio aireportua eta inguruak arakatzeari.
Aipatutako egunkarian hamabiak eta laurden aldera jaso dute deia, eta Ertzaintzari eman diote horren berri. Ondoren, Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren bidez Espainiako Barne Ministerioari eman zaio abisua. Espainiako Efe agentziaren arabera, Gara -ra deitu duen pertsonak granada jaurtigailuak aireportu ondoko urbanizazio batean daudela esan du.
Zaragozako aireportuko mehatxua
ETAren izenean 'Gara'-ra deitu dute, Zaragozako aireportuko granada jaurtigailuak zehazki non dauden esanez
Gaur eguerdian ETAren izenean deitzen zuen pertsona baten deia jaso dute =l Gara ==http://www.gara.net/=l egunkarian, eta ustez asteazkenean Zaragozako (Aragoi, Espainia) aireportuan jarritako granada jaurtigailuak non dauden agertu du. Urriaren 12an, Hispanitatearen Egunean, ETAren izenean ohartarazi zuten granada jaurtigailuak jarri zituztela, baina leherketarik ez zen izan eta Espainiako segurtasun indarrek ez zuten ezer aurkitu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu