Etorkinekin elkarteak migratzaileen egoera salatzeko ekinbide bat iragarri du
BAIONA. Atzo, Etorkinekin elkarteak Baionan salatu zuen azkeneko urteetan Europako gobernuek migratzaileen eskubideak «larriki urratzeko» neurriak hartu dituztela, eta «beste migrazio politika bat» aldarrikatu zuen. Hilaren 18an Migratzaileen Nazioarteko Eguna izanen dela-eta, mobilizatzeko deia egin du elkarteak. Baionako geltokian finkatu du berak hitzordu bat ordurako, 18:30ean, ekintza sinboliko bat egiteko, Migranteen eskubide urraketak, aski da lelopean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu