Euskaraldia

Etxean euskaraz jolastea, lehen erronka

Gaur hasi da Itxialditik Euskaraldia, eta lehen erronka etxean euskaraz jolastea da. Ostegunera bitartean egunero etxean euskaraz aritzeko proposamen bat egingo du.

jon ordonez garmendia
2020ko apirilaren 24a
08:25
Entzun 00:00:0000:00:00

"Ostirala denez, eta adina muga izan gabe, taldean, familian, lagunartean edo bakarka... baina egin tarte bat jolasari, euskaraz!". Etxealditik Euskaraldiak gaur bota du datozen egunetan egunera botako dituen erronketan lehenengoa. Euskaraz jolastera deitu du, eta bideo batean horretarako hainbat proposamen egin ditu.

Lau fase ditu dinamikak: aurkezpena apirilaren 20an egin zuten, hausnarketa fasea asteartea eta osteguna bitartean izan da, gaur hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa proposamenena hasi da, eta bukaerako ekitaldia maiatzaren 3an –apirilaren 30ean jakinaraziko dute nolakoa izanen den zehazki bukaera–. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.