Zaila da Jonpa Albisuren argazki bat aurkitzea Euskaldunon Egunkaria-ren eta BERRIAren artxiboetan. Langile nekaezina zen, lantokian zein kanpoan, baina egindakoaren emaitza bigarren lerrotik ikusten zuen gero, protagonismotik aldenduta. Bi kazetetan idazkari eginiko lanean, hedabideak kazetariak baino askoz gehiago direla erakutsi du: testu bat sekula sinatu ez arren, ezinbesteko lankidea zen. Eta halaxe gogoratu du Bea Zabalondok, BERRIA Taldeko lehendakariak: "Kanpora agerikoak diren askoren artean, ia etxe barruan baino ezagunak ez diren kideetakoa zen Jonpa: beharrezkoa eta beti lanean fin eta zorrotz aritutakoa. Etxeari barrendik eusteko habea". Minbiziak eraman du gaur goizaldean Jonpa Albisu Arregi, 53 urte zituela.
"Aupa Jonpa" batekin sartu dira urteetan BERRIAko langileak erredakziora; kristalezko atearen ondoan egoten zen, bere bulego txikian. Egunkaria indarrez itxi baino hilabete batzuk lehenago hasia zen han, 2002an; hasieran, Martxelo Otamendi zuzendariaren idazkari. "Gero de facto erredakzioaren idazkari bihurtu zen: bidaiak, kolaborazioak...", oroitu du Otamendik. "Gauzak nola egin, lortu edo konpondu ez genekienean, harengana jotzen genuen. Oso efizientea zen, pazientzia handikoa, beti irribarrez, hitz txarrik gabe". Barrez erantsi du etxearen interesen babesean aritzen zela: "Zuzendaria Alemaniara Italian barrena bidaltzeko gai zen, merkeago ateratzen bazen".
Donostiarra zen Albisu, petoa. Amara Berri auzoan zuen bizitokia, baina Parte Zaharrean egiten zuen bizitza. "Amaren familia Konstituzio plazakoa zen, eta han elkartzeko joera dugu adar horretakoek", azaldu du Feli Barrenetxea lehengusinak. Seme bakarra zen, eta oso hurbilekoak zituen auzoko senideak. "Denbora asko zuen, baina berarentzat, gutxi. Beti ari zen zerbait antolatzen edo norbaiti laguntzen. Eta beti gazteen alde: gauzak egitera animatu zituen".
Parte Zaharrean, funtsezko
Horixe nabarmendu du Josetxo Ibazeta lagun minak ere: "Herri mugimenduetako militante sutsua zen. Behetik gora antolatzen ziren jarduera guztietan ibiltzen zen". Euskaltzalea, abertzalea eta ezkerrekoa zen, eta ardatz horien bueltan saiatu zen Parte Zaharreko zenbait ohitura eta ospakizun berreskuratzen, auzoan "instituzio bat" bihurtzeraino. Irailean, Kontxako bi estropaden artean, euskal jaiak berpiztea izan da bere ondareetako bat, Ibazetaren arabera: "Urte askotan ez zen ia jarduera herrikoirik izan; Jonpa talde batean sartu zen, eta buelta eman zioten: Urgulleko krosa, sardina jana, euskarazko pelikulen emanaldiak... Eta bere gustukoena: marmitako dastaketa, 200 lagunentzat".
Abila baitzen jende askorentzako bazkariak prestatzen. Horietako bat atondu zuen Egunkaria auzia itxi zenean, kazetako lankideentzat, Parte Zaharreko Arrano Beltza euskaltokian. Bertako arimetako bat zela dio Ibazetak: "Ordu pila bat sartu zituen, hainbat ardurarekin; elkartearen funtzioak betetzearekin oso kezkatuta zegoen". Han, besteak beste, Martin McGuinness zenari eman zion jaten. Sinn Feineko buruzagi ohiak 2006an eginiko bisita gogoratu du Otamendik: "Jakin genuen Donostiako badian arrantzan egin nahi zuela; soilik Jonpak lor zezakeen ontzi bat ordu gutxitan. Gero ez zuten ezer harrapatu, eta Jonpak joan behar izan zuen arraindegira, eta afaria prestatu".
Haren bizipoza du gogoan Zabalondok: "Igarri gabe, isil-isilik, leku handia bete du. Eta isil-isilik utzi gaitu". Hutsune handia laga du Albisuk bere familia guztietan, baina maitasun handia jasota joan dela adierazi du Barrenetxeak: "Gaixotu zenean, laguntza eskatu zuen. Eta jende asko etorri zitzaion. Bakarrik bizi zen, baina ohartu gara zenbat jende zuen inguruan, zenbatek maite zuten".
Zorroagako beilatokian dute hil kapera. Bihar goizean erraustuko dute, 10:30ean, Polloen, eta omenaldi txiki bat egingo diote lagunek.
Dolumin mezuak
Heriotzaren berri jakin bezain laster, lankide, senide eta lagun ugarik zabaldu dituzte Albisu oroitzeko mezuak:
Beti gure bihotzetan eongo zea....lagun ... pic.twitter.com/X12BJyx0Zo
— ibazeta (@JosetxoIbazeta) August 9, 2019
"Sukalbiltza" lutoz dago, gaixotasun larri baten ondorioz Jonpa Albisu laguna hil baizaigu bart. Euskaltzale sustsua, langile amorratua eta guztioi ehunka jai eta festetan jaten eman digun sukaldari handia. Gaur "Haserre nago" bihotzean.
— Joseba Alvarez (@JosebaAlvarez) August 10, 2019
AGUR ETA OHORE!
Gure Jonpa maitea, maisu izan zaitugu, ezinari esfortzuz aurre egiten, atsekabetasuna hiztegitik kentzen, inor ahaztu gabe herri honekiko konpromisoa indartzen, lankidea, konplizea, faltan botako zaitugu, lagun. Baina guk zure barre txikia dugu gaurkoan, gugan zaudelako betirako. pic.twitter.com/3v1Bvkxlms
— ainhoa albisu (@aalarrea) August 10, 2019
Osteguneko bisitan @berria-ko lankideoi esan higuan bezala, "duintasunez" joan haiz, Jonpa. Segituko diagu 'burruken'. pic.twitter.com/t7xWbUGrJo
— Enekoitz Esnaola (@EnekoitzEsnaola) August 10, 2019
Pertsona eder batek utzi gaitu bart. Elkarrekin hasitako bideari jarraituko zioagu, gure kontu Jonpa!#agurJonpa#MaiteHaugu
— Iban Arregi (@ibanarregi) August 10, 2019
“Eta beti gazteen alde: asko zaindu zituen, gauzak egitera animatu...". https://t.co/Zf5cA2Fxn9
— Maider Galardi F. Agirre (@MaiderGalardi) August 10, 2019
AGUR ETA OHORE JONPA! ESKERRIKASKO! https://t.co/g2xxEty5x9
— Iñigo Rodriguez (@asgarthian) August 10, 2019
Harro egotekoa den lankide bat joan zaigu. Egun handira arte Jonpa. https://t.co/fMl0iDtqy1
— Jon Ordoñez Garmendia (@jonordoez) August 10, 2019
Besarkada handi bat familiari eta lagunei. Eskerrik asko, Jonpa, beti egon zarelako laguntzeko prest. Ez zaitugu ahaztuko. https://t.co/GGX7mnK7Lm
— Edurne Elizondo (@edurne_elizondo) August 10, 2019
Handia zinen ba, Jonpa! Sosegua ematen zenekien. Pieza ezinbesteko bat erredakzioan. https://t.co/l0YMcw2bX5
— Ainara Argoitia (@aargoitia) August 10, 2019
Onenak joaten direla esaten da, eta zurekin hala esan behar nik ere. Lanean umorez, eta parrandan dantzan oroituko zaitut. Besarkada bat, Jonpa, zauden tokira. Zulo galantza utzi duzu
— Esti Elduaien Uranga (@Eelduaien) August 10, 2019
Jonpa Albisu BERRIAko langilea zendu da https://t.co/axXXmKMQRY vía @berria
Herria, hizkuntza, bihotza. Horixe zen Jonpa. Zure emaria gure akuilu. #AgurJonpa#Maitehauguhttps://t.co/dOGJU0uLRH
— Ainara Lasa Perez (@ainariss) August 10, 2019
Ez zenuen haren izena periodikoan ikusiko. Baina beste batzuona ager dadin ezinbesteko pieza izan da Jonpa. Beti arte! #AgurJonpahttps://t.co/gbe6EsJ4b4
— Garikoitz Goikoetxea (@ggoikoetxea) August 10, 2019
Jonpa laguna. Zenbat lan Egunkaria itxi zigutenean. Besarkada handi bat bere familia ta lagunei. Beti nekaezin eta irrifartsu, bai horixe! https://t.co/K67S8I706g@berria
— Eneko Aierbe (@eneko_aierbe) August 10, 2019
Agurrik ez Jonpa!
— Karmengo Jaiak (@karmengojaiak) August 10, 2019
Plazer bat izan da zurekin lan egitea..
Eskerrik asko guregatik eta karmengo jaiengatik egindako guztiagatik!
Zaila da zu bezalako pertsonak aurkitzea.. langilea, beti laguntzeko prest, jatorra eta parranderoa!
Gure jaiak ez dira berdinak izango zu gabe.. pic.twitter.com/30nLWr5oMy
Ez da posible, Jonpa laguna!
— ZigorEtxeburuaUrbizu (@ZEtxeburua) August 10, 2019
Jarraituko diagu hirekin ibilitako bidea, Euskal Herria euskalduna lortu arte. Ez adiorik. https://t.co/acqtkmwIB9
Agur, Jonpa. Betirako hainbat eta hainbaten bihotzetan leku berezia izango duen tipo mundiala joan da. https://t.co/Kvq5OoTqyq
— mikel arregi epelde (@mikelarregi) August 10, 2019
zurekin egiten genuen periodikoa, eta orain zuregatik ere egingo dugu. Gugan zaude, #Jonpahttps://t.co/37lTiLr4U9
— Jon O. Urain (@olano_urkia) August 10, 2019
Josu Esnal, Jonpa... badoaz #euskaltokia ko beteranoak #egunhandirarte#respect@uaiartza#aurrera eginen diagu begirada anitzetatik #euskara#activismhttps://t.co/7y7pwS94xn
— ICalzada (@ICalzada) August 10, 2019
Mila esker Jonpa, eman zenigun guztiagatik. Euskal Herri hobeago bat izango genuke Jonpa gehiagorekin. Tipo bikaina zen Jonpa. Zintzoki gerturatzen zena galdetzera, arazo txikiren bat izan zenuenean. Ez zaitugu inoiz ahaztuko!https://t.co/dbmS7nrZA6
— Urtzi Urkizu (@urtziurkizu) August 10, 2019
Zubilan ezinbestekoan bidelagun beti. Jarraituko dugu eusten, Jonpa.#agurJonpa#maitehaugu
— gurutze izagirre (@gurutzeizagirre) August 10, 2019
Albiste tristea @berria etxe dugunontzat. Faltan botako ditugu Jonpa eta bere pazientzia infinitua gure zailtasun, arazo eta eskaerekin joaten gintzaionero.https://t.co/pCFRYvlF4R
— Samara Velte (@samaravelte) August 10, 2019
Ez gaude Euskal Herrian eta ezin izango zaitugu nahi bezala agurtu, baina zauden lekuan zaudela, argi izan hutsune handia utzi diguzula, bai @berria-ko erredakzioan eta bai gure bihotzetan. Agur eta ohore, Jonpa!!!!
— Eider Goenaga (@EiderGoenaga) August 10, 2019
EGUZKITIK EGUZKIRA
— Jordi Arrapazank (@kaitanoa) August 10, 2019
NEKAEZINA JARDUNA
HITZ ZAKAR BATEN ATZEAN
BIHOTZ HANDI TA BIGUNA
GAZTEAGOEI BIDEA
ERAKUTSI ZENIGUNA
JONPA HAU DA ABERIA
ORAIN EGIN DIGUZUNA
ZURE IZARRAK ARGI BEZA
UTZI DIGUZUN ILUNA
LASAI, GERTUAGO DAGO
AMESTEN ZENUN EGUNA
ZURE BIDEA JARRAITUZ
ESKURATUKO DUGUNA
Beti laguntzeko prest, beti goxo. Zure hutsunea sumatuko dugu Gasteizen ere. Gure bihotzean beti Jonpa. ðŸÂÂÂÂÂ’ÂÂÂÂÂœ https://t.co/zEV7DtjTa9
— Edurne Begiristain (@ebegiristain) August 10, 2019
Agur eta ohore Jonpa. https://t.co/vzbkYKsgiW via @berria
— Ekhi Erremundegi (@EkhiErremundegi) August 10, 2019