Bakegileak

Etxebehere, Mateo eta Lekunberri preso ez sartzea erabaki du epaileak

Iñaki Reta eta Xabier Goienetxea zazpi urteko kartzela zigorrera kondenatu ditu. 2015ean atxilotu zituzten bost Euskal Herritarrak, Ortzaizen, ETAren «aparatu logistiko-militarraren» aurkako operazio batean.

jarraia160704.jpg
Ekhi Erremundegi Beloki.
2018ko abenduaren 19a
07:13
Entzun

Zigortu dituzte baina ez dira preso sartuko. Gibelapenezko zigorra ezarri die Parisko auzitegi korrekzionaleko epaileak bi ETA kide haien etxean aterpetzeagatik atxilotu zituzten hiru herritarrei: 18 hilabetekoa Graxi Etxebeherentzat eta sei hilabetekoa Terexa Lekunberri eta Jeff Mateorentzat. Iñaki Reta eta Xabier Goienetxea zazpi urteko kartzela zigorrera kondenatu ditu. Astelehenean eta atzo iragan zen bost euskal herritarren kontrako epaiketa Parisko auzitegi korrekzionalean. Maiatzaren 4an ETAk bere ibilbidea bukatutzat eman zuenetik lehen epaiketa zen.

ETAk jarduera armatua utzi eta lau urtera izan ziren Ortzaizeko atxiloketak, eta bi kideen ardura armagabetzeari begira armategia zigilatzea zela adierazi izan dute, geroztik, behin baino gehiagotan. Ideia hori berretsi dute auzipetuek auzitegian egindako adierazpenetan. Arriskuen jakitun eta egiten zutena euren gain hartuta egin zutela adierazi dute Etxebeherek, Lekunberrik eta Mateok.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.