"Terrorismo patriarkala" bezala definitu duen"gizarteko gaitz" honen aurrean instituzioek ahal duten dena eman behar dutela esan du Madrazok, eta horregaitik, etxebizitzak eskuratu nahi dituzten tratu txarrak jasandako emakumeei laguntzeko bost neurri hartuko dituzte: seme-alabak dituzten familia monoparentalen etxebizitza kupoetan sartuko dira, baldintzak betetzen ez badituzte ere; babes ofizialeko etxebizitzen zozketetan sartuko dira, baldintzak betetzen ez badituzte ere; beraien etxebizitza babes ofizialeko batengatik trukatzeko aukera izango dute; giza larrialdietarako gordetako etxebizitza bat beraiei emateko aukera izango da; eta Udalei eta Diputazioei Gizarte Gaiek eraikitako etxeak emango zaizkie, jotako emakumeak jasotzeko.
Zenbat eskari jasoko dituzten ez dakiela esan du Madrazok, eta ezta zenbateko kostua suposatuko duen ere, baina, hala ere datorren usteko udarakoneurriak martxan egongo direla iragarri du.
Emakumeen kontrako erasoak
Etxebizitza eskuratzerakoan laguntzak izango dituzte tratu txarrak jasandako emakumeek
Jaurlaritzako Gizarte Gaietako sailburu Javier Madrazok iragarri duenez, tratu txarrak jasotzen dituzten emakumeek "terrorismoaren biktimek" bezalako aukera izango dute etxebizitza eskuratzerakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu