Etxegabe baten gorpua aurkitu dute gaur goizaldean Tuterako (Nafarroa) aparkaleku publiko batean. 06:30ak aldera topatu dute hildakoa, eta Foruzaingoa heriotzaren inguruabarrak ikertzen ari da, baina oraindik informazio gutxi dago. Hildakoa gizonezkoa da, baina foruzainek ez dute oraindik identifikatu.Â
Heriotzaren inguruko hipotesirik baztertzen ez bada ere, foruzainek uste dute litekeena dela gizona kamioiren batek harrapaturik hil izana. Hipotesi horren arabera, etxegabea aparkaleku publikoan lotan zegoen, eta, goizean goiz, aparkalekutik ateratzen ari zen kamioilariren batek bere ibilgailuarekin harrapatu zuen, konturatu gabe. Foruzaingoa lanean ari da hildakoa eta heriotza eragin ahal izan dion ibilgailua identifikatzeko.