Etxegabetzeen berri eman beharko diote autonomiek Espainiako Gobernuari

Hilero bidali beharreko txostenaren helburua da «zaurgarritasun egoeran daudenak artatzeko proposatutako neurriak ebaluatzea»

Etxegabetze baten kontrako protesta bat, Bilbon. MARISOLRAMIREZ / FOKU.
Igor Susaeta.
2020ko abenduaren 24a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Egoera zaurgarrian egon eta beste bizitokirik ez duten familien indargabetutako etxegabetzeen bueltan hartutako neurri sozialen berri eman beharko diote autonomia erkidegoek Espainiako Gobernuko Eskubide Sozialen Ministerioari datozen hilabeteetan. Hain zuzen, atzo sartu zen indarrean alarma egoerak iraun bitartean (2021eko maiatzaren 9ra arte) etxegabetzeak debekatzeko lege dekretua.

Lege dekretuaren arabera, autonomiek hilero bidali beharko dituzten txosten horiek helburu dute «zaurgarritasun egoeran daudenak artatzeko gizarte zerbitzuek proposatutako neurriak ezagutzea eta ebaluatzea».Epaitegiek kasu bakoitzaren dokumentazioa bidaltzen dietenean, gizarte zerbitzuek hamar eguneko epea dute baloratzeko maizterraren zein alokatzailearen egoera, eta administrazio bakoitzak aplikatu beharreko neurriak proposatzeko. Autonomiek kasu bakoitzaren dokumentazio guztia helarazi beharko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.