Etxepare lizeoan Palestinaren aldeko kanpaldia hasiko dute gaur

Baionako Bernat Etxepare lizeoko Ikasle Abertzaleak taldeak deituta, 17:30ean hasiko dute kanpaldia bertan, 'Palestina askatu' lelopean.

Ikasle Abertzaleek, Leioan (Bizkaia), maiatzaren 7an antolatu akanpada. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU
Ikasle Abertzaleek, Leioan (Bizkaia), maiatzaren 7an antolatu akanpada. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU
Iñaki Etxeleku.
2024ko maiatzaren 21a
13:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Ameriketako Estatu Batuetako, Europako eta, berrikiago, Hego Euskal Herriko ikastetxeetako mobilizazioen harira, Baionako Bernat Etxepare lizeoko Ikasle Abertzaleak taldeak Palestinaren aldeko kanpaldia abiatuko du, gaur, lizeoan berean.

Kanpaldiaren arrazoiak eman ditu agiri bidez: «Alde batetik, salatzeko Israelgo Estatu sionista Palestinan ematen ari den genozidioa, bestetik, mundu mailan zabaldu den mobilizazio ziklo berrian gure aportazioa egin ahal izateko eta horrez gain, mobilizazio ziklo honetan, errepresioa jasaten duten guziei gure elkartasuna adierazteko».

Egitarau bat finkatu dute kanpaldiaren deitzaileek: 17:30ean harrera eginen zaie kanpaldikoei eta tailerrak izanen dira. 19:00etan hitzaldi bat, eta 20:30ean gaubeila. Bihar goizeko, berriz, gosaria antolatu dute 07:30ean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.