«Giza eskubideak ez dira ez saltzen, ez negoziatzen. Errespetatu ala urratu egiten dira. Ez dago inolako aitzakiarik». Mezu horrekin dei egin zien Etxerat elkarteak alderdi politiko eta gizarte eragileei, baita herritarrei ere, elkarlanean aritzera, egungo espetxe politika, sakabanaketan eta salbuespenezko neurrietan oinarritzen dena,iraultzeko. Igandean izan zen, Tolosako Leidor aretoan (Gipuzkoa), euskal preso eta iheslarien senide eta lagunen elkarteak egin zuen ezohiko batzarrean.
Egoera politikoa guztiz aldatu bada ere, Espainiako eta Frantziako estatuek euskal presoekiko politika ez aldatzeaz gain gogortu egin dutela ikusi eta gero, ezohiko batzarrera deitu zuen Etxerat-ek, eta azken sei hilabeteetako balantzea gin zuen.
«Guztion arteko esfortzua beharrezkoa da sakabanaketa behingoz amaitzeko. Hau da gure elkarteak hartzen duen konpromisoa», adierazi zuen Iñaki Usandizagak, Etxerat-en izenean mintzatuz, eragile politiko eta sindikalei eta herritarrei zuzendutako mezuan.
Euskal presoei ezarri zaien bizi osoko espetxe zigorra eta beste neurri bereziak amaitzeko ere eskatu zuten Etxerat-eko kideek.
Elkartearen aldarrikapenakaurkezteko, hurrengo hilabeteotan Etxerat-eko kideak Euskal Herriko eragile eta erakundeekin harremanetan jarriko dira.
Etxerat-ek elkarlanera deitu ditu eragileak, espetxe politika iraultzeko
Alderdi eta gizarteko ordezkariekin biltzeko asmoa agertu du elkarteak, eskakizunak ezagutarazteko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu