Etxerat-ek euskal presoak etxeratzearen aldeko bi ekinaldi egingo ditu Iruñeko sanferminetan

Uztailaren 4rako kalejira bat ere antolatu dute: 'Etxera kalejira, konponbidearen, elkarbizitzaren eta etxeratzearen alde'; uztailaren 8rako, berriz, Etxera Eguna.

Etxerat-ek eta Sarek antolatutako kalejira bat, Iruñean. JESUS DIGES / EFE
Etxerat-ek eta Sarek antolatutako kalejira bat, Iruñean. JESUS DIGES / EFE
gurutze izagirre intxauspe
2025eko ekainaren 18a
19:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Sanferminetako festa giroan ere, euskal preso, iheslari eta deportatuen egoera konpontzeko dagoela gogoratuko du Etxerat-ek Iruñeko sanferminetan. Agerraldia egin dute Iruñeko Burguen plazan, aurtengorako antolatu dituzten ekinaldien berri emateko. 

Bi ekinaldi nagusi antolatu dituzte. Bata, uztailaren 4rako. Etxera kalejira, konponbidearen, elkarbizitzaren eta etxeratzearen alde, lelopean. Egun horietarako sanfermin giro betean izaten da hiria, eta Etxerat-en xedea da auziari ikusgaitasuna ematea, konpontzeko arazo bat badagoela gogora ekarrita.

Bestalde, uztailaren 8rako, Etxera Eguna antolatu dute. Herri bazkaria, ekitaldia, kalejira elektrotxarangarekin eta kontzertuak izango dira bertan.

Horrekin batera, Etxera aldarrikapena etxeetako balkoietan eta gainerako txokoetan jartzeko deia ere egin dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.