Etxerat-en Gasteizko egoitzako ordenagailuak lapurtu dituzte

Azken egunetan euskal presoen kolektiboa jasaten ari den «jarraipen mediatikoa» salatu du Etxerat-ek

2011ko abuztuaren 6a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gasteizko egoitzako ordenagailuak lapurtu dituztela salatu du Etxerat-ek, eta Udaltzaingoak eta Ertzaintzak ez dietela gertatutakoaren berri eman. Ostegunean 20:00 aldera bizilagun batek udaltzainei deitu zien, sarrerako atea «lehertuta» zegoelako.

Era berean, azken egunetan euskal presoen kolektiboa jasaten ari den «jarraipen mediatikoa» ere salatu du Etxerat-ek. Jazarpen hori, gainera, batez ere, PPkoek eragiten dietela zehaztu dute.

Izan ere, «demokrazia prostituitzen duen proxeneta» dela esan dio Antonio Basagoiti EAEko PPko presidenteak Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.