2013ko aurrekontua zehazteko negoziazioa bertan behera utzi du Europako Parlamentuak, Europako Batasuneko herrialdeek ez dutelako Erasmus programa ordaintzeko diru gehiago eman nahi izan. Europako Parlamentuak 9.000 euroko saila eskatu du hezkuntzako hainbat programa eta erregioren funtsak ordaintzeko. Erasmus bekak ordaintzeko 90 milioi euro inguru behar ditu Europako Parlamentuak.
Urrian onartu zuen Europako Batzordeak arazoak zituela Erasmus bekak ordaintzeko. 2012-13ko ikasturtean 270.000 ikasle inguruk parte hartuko dute Erasmus programetan. Behar duen diru saila lortzen ez badu, beken kopuruak behera egin dezakeela ohartarazi du Europak.
Europako Batasuneko estatuek ez dute Erasmus programa ordaindu nahi
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu