euskara

Europako identitate gutxituak babesteko sinadurak biltzen hasi da ELEN

Europako Batzordeak gaiari heldu beharko dio baldin eta sinadura bilketak milioi bat atxikimendu lortuko balitu Europako Batasuneko zazpi estatu kideetako herritarren artean.

Gorka Berasategi Otamendi.
2017ko azaroaren 30a
16:09
Entzun 00:00:0000:00:00

ELEN Europako Hizkuntzen Berdintasunerako Sareak sinadurak biltzeari ekin dio, kultura aniztasuna aintzat hartuko duen Europako Batasunaren alde. Elkarteak adierazi duenez, komunitate gutxituetako herritarrek "ekarpen garrantzitsua egiten diote Europaren hizkuntza eta kultura aniztasunari", eta, "hizkuntza hedatuenez gain, gutxituak ere kontuan hartuko ez dituen etorkizuna" nahi dute. Elkarteak nabarmendu du Europan 50 milioi herritar direla hizkuntza edo nazio komunitate gutxituetako kide.

ELENek Minority Safepack Iniciative [Gutxiengoen Babeserako Ekinaldia] izeneko proposamen sorta osatu du nazio eta hizkuntza gutxituak babesteko. Eskari horien artean jaso ditu hizkuntza gutxituentzako finantzaketa programak, Hizkuntza Aniztasunaren Zentroa sortzea eta gutxiengoen balio erantsiari buruzko ikerketak sustatzea, besteak beste.

Hizkuntzen berdintasunerako elkarteak salatu du Europak estatu kideen edo nazioarteko beste erakunde batzuen esku utzi duela orain arte hizkuntza eta nazio gutxituen sustapena. Europako Batasunak auziari heldu eta kultura ainztasuna bultzatu behar duela defendatu du ELENek.

Elkarteak webgunea sortu du kanpaina zabaltzeko eta atxikimenduak lortzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.