ekoNOMIA

Europako nekazaritza politikaren erreforma eskatu du EHNEk

Euskal Herriko Nekazarien Elkartasunak txosten bat aurkeztu du Europako nekazaritza eta elikagaien politikaren aldaketa proposatuz, eta "politika soziala eta ekartasunezkoa" eskatzeko. Datozen egunetan alderdi politikoei, diputazioei eta gobernuei aurkeztuko die, instituzioen babesa jaso eta gaiari buruzko eztabaida bideratze aldera.

2010eko maiatzaren 26a
15:58
Entzun
Europako Nekazaritza Politika Bateratua (PAC) aldatu beharra dago EHNE nekazarien sindikatuaren ustez, eta nekazaritza eta elikagaien politika berria egiteko proposamenak bildu ditu txosten batean, "elikagaien politika soziala eta elkartasunezkoa egiteko", eta ez "trasnazionalen interesen aldekoa", txostenean jasotzen dutenez. Proposamenak politikari eta instituzioen esku utziko dituzte haien babesa jasotzeko, eta "gaiaren inguruko eztabaida politikoa bideratzeko".

EHNEren arabera, Europak bideratutako politika ez da gai sektoreak dituen arazoei aurre egiteko, eta "nekazaritza sozial eta iraunkorrean oinarritutakoa beharrezkoa" dela iritzi dio. Banaketa handien nagusitasunarekin ere amaitu behar dela uste du. Gazteek lurra lantzeko erreztasunak ematea, eta transgenikoak debekatzea dira txostenean jasotzen dituzten beste eskakizunetako batzuk.

Europako Nekazaritza Politika Bateratuak (PAC) 2015etik aurrera merkatua liberalizatzea proposatzen du, nekazarien lehiakortasuna murriztuz, eta industria handien mesederako. Testuinguru horretan egiten ari diren urratsen ondorioz, sektorearen iraupena kinka larrian dagoela uste du EHNEk, eta apustu sendorik gabe, neurtu ezinezko kalteak izango dituela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.