I need Spain leloa erabilita sustatuko da EAE Europan, Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak sinatutako hitzarmen baten bidez. Lehen aldiz egin dute halako ituna. EAJ, Aralar eta EAren kritikak jaso ditu, Jaurlaritza euskal izaera ezkutatu nahian ari delakoan.
Marketin eta publizitate kanpaina bateratuak egitea ahalbidetuko du, Turespañak I need Spain lelopean abiarazitako kanpaina berriaren babesean, EAEren helburuak eta produktuak "nazioarteko merkatu igorle nagusietan kokatzea ahalbidetuko duten ekintzak garatzeko".
Joan Mesquida Espainiako Turismoko Estatu idazkariak eta Pilar Zorrilla Jaurlaritzaren Merkataritza eta Turismoko sailburuordeak sinatu dute hitzarmena, Guggenheim Bilbao Museoan antolaturiko ekitaldian. Espainiako Turismo Institutuak (Turespaña) eta Turismoaren Euskal Agentziak (Basquetour) sustapen ekintzak garatzeko bideratuko duten zenbatekoa 600.000 eurokoa izango da, eta alde bakoitzak erdia jarriko du.
Akordioa sinatuta, sustapena bereziki Erresuma Batuan, Frantzian eta Alemanian egingo dute.
Era berean, Turespañaren I need Spain kanpainan Guggenheim Museoaren irudia daukan telebista spot bat biltzen da "kultura turismoa sustatzeko".
POLITIKA
Euskadi, 'I need Spain' leloarekin Europan
Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak sustapen hitzarmena sinatu dute, lehen aldiz. EAJ, Aralar eta EAren ustez, euskal izaera ezkutatu nahian ari da Jaurlaritza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu