Elkarteen Zerga
Euskal Enpresaburuen Zirkulua: "Oso erabaki judizial larria izan da"
Arabako eta Gipuzkoako Elkarteen Zergaren araua atzera bota zuten atzo, berriro ere, auzitegiek. Euskal Enpresaburuen Zirkuluak "oso erabaki judizial larritzat" jo du EAEko Justizia Auzitegi Gorenak hartutako erabakia. Joan den abenduan, azken unean onartu zuten Gipuzkoako, Arabako eta Bizkaiako aldundiek Elkarteen Zergaren tasa %32,6ean finkatzeko araua.
Euskal Enpresaburuen Zirkuluak adierazpen baten bidez adierazi du autoak "enpresa jarduerak behar duen segurtasun juridikoari" kalte egiten dioela. Izan ere, Euskal Enpresaburuen Zirkuluak azaldu duenez enpresa jarduerek "zerga egonkortasuna eta lege bermeak behar izaten dituzte beren garapenerako". Autoak zuzenean eragiten die horiei guztiei Euskal Enpresaburuen Zirkuluaren arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu