politika

Euskal gazteen eskubide zibil eta politikoen aldarria egin dute Bruselan

Ehunka gaztek manifestazioa egin dute, eta Euskal Herriaren independentziaren aldarrikapena ere izan da. Guardia Zibilaren eta Espainiako Poliziaren kontrolengatik hiru orduz atzeratu beharra izan dute Belgikako ekimena.

2010eko maiatzaren 29a
19:53
Entzun 00:00:0000:00:00
Euskal gazteriaren eskubide zibil eta politikoen eta Euskal Herriaren independentziaren aldarri eginez manifestazioa egin dute gaur arratsaldean Bruselan Euskal Herriko ehunka gaztek, Freedom for the Basque Country. Civil and political rights for the basque youth lelopean, nazioarteko zenbait eragilek lagunduta.

GaztEHerria bilguneak antolatuta, 12:00etan ziren manifestazioa hastekoak, baina atzo gauean Gipuzkoa eta Lapurdi arteko mugan Guardia Zibilak eta Espainiako Poliziak kontrolak jarri zituzten eta bidaia atzerarazi egin zieten. Hala, 15:30ean abiatu dute gaurko ekimena Bruselan, eta ondoren ekitaldia egin dute Belgikako hiriburuko plaza batean.

22:00etan dira berriro autobusak hartzekoak -dozena bat joan dira-, eta bihar eguerdi partean helduko dira Euskal Herrira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.