Euskal Herria bisitatuko du Ameriketako indigenen ordezkaritza batek

ERREDAKZIOA DONOSTIA
2008ko urriaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Garabide Kultur Elkartean antolatutako Hizkuntza eta Herrien arteko Truke Programaren karietara, Ameriketako hainbat herri indigenetako ordezkariek Euskal Herrian izango dira lau astez. Asteburuan iritsiko dira Euskal Herrira, eta euskara eta euskal kulturaren garapenaren nondik norakoak erakustea da helburua. Horretarako, hainbat bisita, mahai-inguru eta hitzalditan hartuko dute parte. Urriaren 29an, adibidez, BERRIA bisitatuko dute.

Besteak beste, ondorengo herrietako ordezkariek hartuko dute parte bisitan: Guatemalako maiak, Ekuadorko kitxuak, Boliviako kechak eta Txileko wallimapuak. Truke programa bat izanik, haiek ere beren hizkuntza eta kulturaren errealitatea ezagutaraziko diete euskalgintzako eragileei.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.