Politika
Euskal Herriak bizi duen gatazkaren konponbidean laguntzeko prest agertu da Gerry Adams
Sinn Fein alderdiko buruzagi Gerry Adams Madrilen (Espainia) izan da gaur goizaldean, idatzi berri duen liburuaren aurkezpenean. Adams Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoaren konponbidean laguntzeko prest azaldu da. "Gatazka konpontzeko aukera aproposa dago orain, eta bakea lortzea helburu duten ahalegin guzti horietan laguntzeko prest nago". Bakea lortzeko bitartekari aproposak izatearen beharra azpimarratu du Adamsek. Alec Reid apaiz katolikoa jarri du horren adibide bezala. Adamsen ustez, "Reid bezalako lagunen parte-hartzea funtsezko izan zen Irlandan bakea lortzeko".
Gerry Adams, Juan Jose Ibarretxerekin, Arnaldo Otegirekin eta Carod-Rovirarekin bilduko da datozen egunetan. Kataluniako Generalitateko presidente Pascual Maragallekin biltzeko asmoa ere duela azaldu du Adamsek. Hala ere, bilera hori oraindik ez dago baieztatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu