Euskal Herriko 51 eragilek Udalbiltzaren epaiketaren aurkako manifestua adostu eta aurkeztu dute gaur, Donostian. Era denetako eragileak daude: sindikalgintza arlokoak, euskalgintzakoak, hezkuntzakoak, gazteriakoak, kirolakoak, gizarte mugimenduak. BERRIAk ere sinatu du idatzia.
Uztailaren 15ean hasiko da epaiketa, Espainiako Auzitegi Nazionalean. 22 auzipetu daude eta 10 eta 22 urte arteko kartzela zigor eskaerak egin dituzte haien aurka, ETArekin lotura dutelakoan. 2003an egin zuten Euskal Herriko udalen elkartearen aurkako operazioa.
Eragile haiek epaiketarik ez egiteko eskatu dute, "kultur, hizkuntza, gizarte, kirol, hezkuntza zein ekonomi esparruetan ohikoak diren ekimenak kriminalizatzea bilatzen duen heinean antidemokratikoa delako. Bestetik, manifestua sinatzen dugun eragile kultural, sozial eta sindikalok izaera bereko egitasmoak bideratzen ditugun heinean, eta ikusita zer nolako aurrekariak dauden, indefentsio juridikoan ezartzen gaituelako".
"Zilegitasun osoa" aitortu diote eurek Udalbiltzaren lanari, "are gehiago demokratikoki herritarrek aukeratutako hautetsi eta udalen erabakiz osotuko nazio-instituzioak aurrera ateratzen dituenean".
Auzipetuei elkartasuna agertu diete eta dei egin dute "Udalbiltza erakunde nazionalaren defentsan indarrak biderkatzera".
Sinatzaileak
- Sindikatuak
- ELA.
- LAB.
- ESK.
- Hiru.
- EHNE.
- EILAS.
- Gizarte mugimenduak
- Lokarri.
- Bilgune Feminista.
- Giza Eskubideen Behatokia.
- Emakume Internazionalistak.
- Komite Internazionalistak.
- Adierazi EH.
- GITE-IPES.
- Torturaren Aurkako Taldea.
- Bai Euskal Herriari.
- Topagunea.
- Plazandreok.
- Ipar Hegoa.
- EHGAM.
- Elkartzen.
- Askapena.
- Eskubideak.
- Orreaga.
- Zumalabe.
- Aztiker.
- Lau Haizetara Gogoan.
- Sasoia erretiratuen elkartea.
- Gure Liburuak.
- Txalaparta.
- Eskubideak abokatu elkartea.
- Sasoia jubilatuen elkartea.
- Gaindegia.
- Gazteria
- Gazte Abertzaleak.
- Iratzarri.
- EGI.
- Kirola
- ESAIT.
- Ikaspilota.
- Wu Shu-Kung Fu federazioa.
- Euskara
- Kontseilua.
- Hizkuntza Eskubideen Behatokia.
- Euskal Herrian Euskaraz.
- Euskara elkarteen federazioa, Topagunea.
- Eukal Herriak Bere Eskola.
- Udalerri euskaldunen mankomunitatea, Uema.
- Dindaia fundazioa.
- Hezkuntza
- Sortzen Ikasbatuaz.
- Ikastolen Elkartea.
- Ikasle Abertzaleak.
- Euskal Herriak Bere Eskola, EHBE.
- Hik Hasi.
- Komunikabideak
- BERRIA.
politika
Euskal Herriko 51 eragilek Udalbiltzaren epaiketaren aurkako idatzia aurkeztu dute
Eragileen artean dira sindikalgintza arlokoak, gizarte mugimenduetakoak, gazteriakoak, kirolakoak, euskalgintzakoak, hezkuntzakoak eta BERRIA. Uztailaren 15ean hasiko da epaiketa. Udal elkartearen lana "kriminalizatzea antidemokratikoa" dela deritzote eta haren alde "indarrak biderkatzera" dei egin dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu