Diaspora

Euskal komunitateak kanpoan egindako lana aintzatetsi du Urkulluk Diasporaren Egunean

II. Euskal Diasporaren Eguna ospatu zuten atzo Ispasterren. Iñigo Urkullu Lehendakaria eta haren gobernuko sailburuak egon ziren ekitaldian, besteak beste. Musikagaz, dantzagaz eta antzerkiagaz ospatu zuten eguna.

Atzo Isparterren egindako ekitaldia. LEA ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA.
2019ko irailaren 9a
10:16
Entzun

II. Euskal Diasporaren Eguna ospatu zuten atzo Ispasterren. 12:00etan hasi ziren ospakizunak, antzerkia, musika eta dantza tarteko, eta Iñigo Urkullu lehendakaria ere ekitaldian egon zen. Garai jakin batzuk gogora ekarri zituen lehendakariak, Euskal Herria kanpoaldera irten izan den garaiak, hain zuzen.

Euskal diasporaren lana aintzatetsi zuen lehendakariak, “gure kultura, tradizioak eta hizkuntza belaunaldiz belaunaldi iraunarazten Euskaditik mila kilometrora”. Lehendakariaren iritziz, kolektibo horrek “aberastu egiten gaitu orain, eta bide bat urratzen laguntzen digu mundura gero eta gehiago zabaltzen ari den etorkizun baterantz”. Eta, Euskadiren izaera migratzailea kontuan hartuta, lehendakariak adierazi zuen ezin dela “beste aldera begiratu” beste herrialde batzuek etorkizun hobe baten bila egindako deiaren aurrean.

Irakurri gehiago Lea Artibai eta Mutrikuko Hitza-n.

Ispasterren ez ezik, munduko beste hainbat txokotan ere ospatu zuten Diasporaren Eguna: Montrealgo (Quebec), Tokioko (Japonia), Valparaisoko (Txile), Necocheako (Argentina) eta Londresko (Erresuma Batua) euskal etxeetan, adibidez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.