Euskaldunen «bizimoduaren, lanaren eta ongizatearen berme» dela esan du EAJk

Aitor Esteban Nueva Economia forumean izan da, Madrilen, eta EAJk «euskal interesak defendatzeko» egin duen eta egingo duen lana aletzen. Azaroaren 29aren ondoren «den-dena» hasiko dela ziurtatu du, «Monkloan dagoena dagoela».

Aitor Esteban Nueva Economia foroan hitzaldi bat ematen, Madrilen. EAJ
Aitor Esteban Nueva Economia foroan hitzaldi bat ematen, Madrilen. EAJ
nerea intxausti
2026ko azaroaren 19a
12:05
Entzun 00:00:00 00:00:00

«Euskal interesak defendatzeko» egin duen ibilbideagatik eta «akordioak lortzeko gaitasunagatik», Aitor Esteban EBB Euskadi Buru Batzarreko presidenteak esan du EAJ «bermea» dela. Zertarako? Euskaldunen «bizimodua, lana, ongizatea eta hurbiltasunetik erabakitzeko eskubidea bermatzeko». Autogobernuaren defentsa eta printzipio demokratikoak ziurtatuko dituztela ere esan du. 

Aitor Esteban EBB Euzkadi Buru Batzarreko presidentea Madrilgo Nueva Economia forumean izan da Madrilen. Bertan antolatutako gosari informatibora joan dira zenbait politikari eta enpresari. Madrilen izan dira, halaber, Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, Ibone Bengoetxea lehendakariordea, Maria Ubarretxena bozeramailea eta Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusia.

Estebanek hauteskundeen hurrengo egunari egin dio azpimarra: «Une erabakigarri batean gaude Euskadirentzat, eta azaroaren 29an ez da ezer amaitzen, aldiz, den-dena hasiko da, Moncloan dagoena dagoela». Madrilen «euskal talde bat» izatearen garrantzia nabarmendu du, «ahots independente eta autonomoa duena, eta Euskadiren interesentzat soilik lan egingo duena». Horregatik ziurtatu du EAJ berme bat dela horretarako. 

Estebanen liburua

Espainiako egoera politikoa «kezkagarria» eta «tentsionatua» dela esan du EBBko presidenteak, eta horrek «haustura» eragiten duela gizartean. Adierazi du EAJk ez duela hori elikatzen, baizik eta «gobernuaren politikak moderatzeko lana» hartzen duela. Horren adibide jarri ditu inbestidura akordioaren testuinguruan lortutako gaiak: «EAJ inbestidura akordioen %75 betearazteko gai izan da, pentsioekin, industriarako potentzia energetikoarekin, autogobernu handiagoarekin eta zaintza politikekin, besteak beste». 

Bidenabar, iragarri dute Esteban Espainiako Kongresuko diputatu zen garaiko liburu bat aterako dutela, EAJren bozeramaile izan zen 21 urte horietan eman zituen diskurtsorik esanguratsuenekin. Pablo Simon politologoak egin du testuen aukeraketa, eta Discursos parlamentarios de Aitor Esteban Bravo (Aitor Esteban Bravoren eztabaida parlamentarioak) liburua ondu du. Estebanek berak azken ukituak eman dizkio. 

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA